La Sala Atabal adelanta su programación para otoño e invierno
Miarritzeko Atabal aretoak datorren udazkenean eskainiko duen kontzertu-sortaren berri zabaldu berri du, baita negu betean sartuta bertan ariko diren zenbait izen iragarri ere! Abuztuaren 23an hasi eta 2024ko martxoaren 9ra bitarte, orotara, 25 emanaldi baieztatu dituzte.
Programa berri horretan lehena, abuztuaren 23koa, Osees boskoteak emango du, 20:00etatik aurrera. Estatu Batuetako garage rock musika eszenako talde nagusienetariko bat da Osees. John Dwyer liderraren ahots berezia bateria kolpe gogor eta gitarra soinu ikaragarriekin uztartzen da. Taldea jazz fusioan eta heavy-progresiboan murgilduta dabil azkenaldian, betiere garage psikodelikoan oinarrituta. Osees taldearen ostean, Death Valley Girls laukoa igoko da eszenatokira.


