El largometraje "El sueño del sultán" se estrenará el 17 de noviembre

  • El largometraje

Isabel Herguera zuzendari eta artista bisual donostiarraren animaziozko lan feminista 71. Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu ostean iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.

Bangladeshko Herri Errepublikan jaiotako Begum Rockeya Hossainek 1905ean idatzitako ipuin bat du oinarrian Isabel Hergueraren Sultanaren ametsa opera primak. Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko den lehen animaziozko film europarra izango da, Urrezko Maskorra irabazteko hautagaia. Ostean, azaroaren 17an, Hego Euskal Herriko zinema aretoetara iritsiko da.

Hossainen bizipenez gain, emakumeek gobernatutako Ladylan mundu utopikoaren istorioa kontatuko du. Handik mende batera, 30 urteko Inés zuzendari espainiar gazteak autoaurkikuntza-bidaia bati ekitea erabakiko du, Rokeyaren aztarnei jarraituz eta Ladylanden bila.

Zinemagile eta artista bisual donostiarrak hainbat teknika erabiliz sortu du lana, akuarelazko 2D edota mehndi estiloak, besteak beste, eta bost hizkuntza (euskara, espainiera, italiera eta Indiako hainbat hizkera) entzungo ditugu filmak uztartuko dituen hiru istorioetan zehar. Lan-taldeko kide gehienak emakumezkoak dira: Miren Arrieta eta Mireia Gabilondo aktoreak; Mary Beard historialaria, Paul B. Preciado filosofoa edota Maurizio Faraoni. Soinu banda, Tajdar Junaid musikariak konposatu du, Moushumi Bhowmick poeta bengaliarrarekin batera.

(Irakurri informazio osoa)

zinea.eus

  • Fecha3 de Agosto
  • Temática Audiovisual