Ya está en la calle el número 47 de la revista "Behinola"

  • Ya está en la calle el número 47 de la revista

Behinola haur eta gazte literaturaren ekaineko alea postontzietara iristen ari da, 47. alea da. Juan Kruz Igerabide idazleari egindako elkarrizketa luzea jasotzen du: biografiaren detaileez eta pasarteez, irakasle bokazioaz eta ofizioaz, iraganaz, tradizioaz eta transmisioaz, haurrez eta gazteez mintzatu da, besteak beste. Josune Urrutiak azaletik agurtuko zaituzten ontza marraztu du, igelen bat ere bai. Miren Amurizak idatzi ditu "Sormenez" ataleko poemak eta "Lau eskutara" atalean kontagintzaz aritu da Odei Arregi, eta poesia kontatzeaz, kantatzeaz zein errezitatzeaz mintzatu da Xabier Olaso. Mikel Ayerbek Silverstein ekarriko lukeela-eta, haren poema bat ekarri du euskarara, eta, haren bidez, zergatik ekarri nahi duen erakutsi. Harkaitz Canok perla bat josi du Igerabideren perlapoema batetik abiatuta. Horrez guztiak gain, ohi bezala, azken urtean argitaratutako euskarazko obra nabarmenen iruzkinak. Eta, denbora-pasarekin ahaztu gabe, Iban Illarramendik bustitzeko moduko proposamena egin du. Galtzagorri elkartean egiten diren proiektuen berri ematen da fotonotizia bidez.


  • Fecha3 de Julio
  • Temática Artes visuales, Literatura
  • PublicaciónLEER