"Invisibles" opta al premio de Animación Eurorregional
Iruñeko NEXT LAB FINANCE & TECH jaialdiaren baitan, Euroeskualdeko hiru lurraldeetan ondutako animaziozko sei proiektu aurkeztuko dituzte ekainaren 28an; irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Bakarra da euskarazkoa, Imanol Zinkunegik zuzendu eta Lotura Filmsek ekoiztutako film laburra, hain zuzen ere.
Animazioaren eta bideo-jokoen industrian finantziazioa, inbertsioa eta teknologia berriak hizketagai dituen jaialdia da NEXT LAB FINANCE & TECH, 2023ko ekainaren 28tik 29ra bitartean Iruñeko Baluarte Jauregian egingo da. Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatuta, nazioarteko eragile, ekoizle, inbertsore eta agenteak bilduko dira bertan mahai-inguruetan, topaketetan zein lantegietan parte hartzeko asmoz.
Bigarren edizioa izango du aurten egitasmoak, eta berrikuntza gisa, Euroeskualdeko animazioa saria ebatziko dute. Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak -Akitania-Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Liburu Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak- sustatutako errekonozimendu honen funtsa aipaturiko lurraldeen ararteko ikus-entzunezko lankidetza-proiektuak sustatzea da.
Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean kokatutako proiektuek -animaziozko serieak, mini-serieak, film luzeak edo laburrak- izan dute deialdian parte hartzeko aukera, garapen- edo aurreprodukzio-fasean daudenak. Berau itxita, Zineuskadiko eta Basque. Audiovisual.-eko kideek osatutako hautaketa-batzordeak sei finalistak aukeratu ditu.
- Titán tofu, María Luquero (Uniko ekoiztetxea) | Film laburra
- Ikusezinak, Imanol Zinkunegi (Lotura Films) | Film luzea
- Buffet paraíso, Hector Zafra (Hampa Studio, WKND) | Film laburra
- El cuerpo de cristo, Beatriz Lema (Uniko ekoiztetxea) | Film laburra
- Genesis
- La revuelta de las putas
Sortzaileek 2023ko ekainaren 28an NEXT LAB FINANCE & TECH jaialdiaren markoan egingo den pitching saio batean aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak. Baluarte jauregigo Luneta aretoan (3. solairua) izango da, eta 13:15ean ekingo diote. Euroeskualdeko animazioa sariaren irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, eta finalistei akreditazioa eta ostatua eskainiko zaie.


