Mari Luz Esteban quiere reconocer a Basauri en su libro de poemas 'Haragizko erreformak'

  • Mari Luz Esteban quiere reconocer a Basauri en su libro de poemas 'Haragizko erreformak'

Idazleak Euskal Herrian bere kokatze eta euskaldun bihurtu eta izatearen ibilbideaz dihardu liburu berrian. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik.

Mari Luz Esteban idazleak ondutako poema liburuetan harreman-sareetan arakatu izan du, “gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz”, azaldu du Iratxe Retolaza editoreak. Lehen poema-bilduman, Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen; bigarren poema-bilduman, Andrezaharren manifestua (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda.

Gaur Haragizko erreformak izeneko olerki liburua aurkeztu du Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Hirugarren bilduma honetan, “genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko”, adierazi du Retolazak.

Idazleak kontatu duenez, “Euskal Herrian nire kokatze eta euskaldun bihurtu eta izatearen ibilbideaz hitz egin nahi izan dut, ibilbide horrek dituen konplexutasun guztiekin”, izan ere, idazlea Burgosen jaio zen eta oso txikia zela Basaurira etorri zen bizitzera. Hala, liburu honekin, Basauriri aitortza bat egin nahi izan dio egileak.

(Irakurri informazio osoa)


  • Fecha31 de Mayo
  • Temática Literatura