Erein publica la colección de aventuras del perro Xola de Bernardo Atxaga

  • Erein publica la colección de aventuras del perro Xola de Bernardo Atxaga

Erein argitaletxeak maiatzaren 16rako iragarri du Bernardo Atxagak sortutako Xola txakurtxoaren abentura guztiak jasotzen dituen liburuaren aurkezpena: Holaxe bizi da Xola. Atxagak Mikel Valverde ilustratzailea eta Uxue Razquin Erein etxeko editorea izango ditu bidelagun Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egingo duten aurkezpenean.

Xola bilduma
Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berriXola eta basurdeakXola eta AngelitoXola eta Ameriketako izebaXola eta lapurra), edizio berri honetan berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu.

 

 


  • Fecha17 de Mayo
  • Temática Literatura