CINESA ofrece una tarifa mensual fija por suscripción

  • CINESA ofrece una tarifa mensual fija por suscripción

Espainiar estatuan nagusi den CINESA zinema-aretoen konpainiak harpidetza bidezko hileko tarifa finkoa jarriko du martxan apiriletik aurrera. Bazkideek nahi adina film ikusi ahalko dituzte, estreinaldiak barne.

Nazioartean zabaldura dagoen praktika honek ere presentzia izango du gurean. Ipar Euskal Herrian badira aspaldi antzeko egitasmoak, eta Donostiako SADE enpresak ere deskontu bereziak eskaintzen dizkie bazkideei.

Bada, orain, telebista plataformen funtzionamenduaren ereduan oinarritutako tarifa finkoa eskainiko du CINESA konpainiak. Hileko harpidetza formatua izango du, mugarik gabeko txartela, eta harpidedunak nahi beste film ikusi ahalko ditu. Honen bidez, pandemiaren eraginez murriztutako ikusle kopurua indartu eta jende berria erakartzea da tankerk

Apiriletik aurrera egongo da funtzionamenduan, aretoetan bertan edo internet bidez eskuratu ahal izango da. Bi tarifa egongo dira aukeran: 15,90 eurokoa ohiko zinema aretoetara joateko, eta 18,90 Luxe zinema aretoetara joateko. Euskal Herrian hainbat dira Cinesa konpainiaren zinema-aretoak: Zubiarte (Bilbo), Max Ocio (Barakaldo), Garbera (Donostia) eta Urbil (Usurbil).

zinea.eus

  • Fecha27 de Marzo
  • Temática Audiovisual