Proyección de la película 'Tin & Tina' en el marco del ciclo PREFANT

  • Proyección de la película 'Tin & Tina' en el marco del ciclo PREFANT

Rubin Steinek zuzendutako film luzea 19:30ean emango dute dute, Bilboko Golem Alhondiga aretoan. Bertaratu nahi dutenek gonbidapenak aldez aurretik eskatu beharko dituzte leihatilan, 16:00etatik aurrera.

Azken urteotan egin bezala, maiatzaren 5etik 13ra bitartean ospatuko duten 29. edizioaren aurreko hilabeteetan zinema eskaintza berezia proposatuko du FANT – Bilboko Fantasiazko Jaialdiak. Irati (Paul Urkijo, 2022) lanaren estreinaldiarekin abiatu zuten otsailaren 24an PREFANT zikloa, eta The Invisible Man (James Whale, 1933) filma eskaini zuten martxoaren 9an. Bada, bihar, Rubin Steinek zuzendutako Tin&Tina (2023) filmaren aurrestreinaldia hartuko du FANTek. Teresa Rabal aktorearen zinemarako itzulera suposatzen duen lana 19:30ean pantailaratuko dute, Bilboko Golem Alhondiga aretoan, eta sarrera doan lortu badaiteke ere, bertaratu nahi dutenek gonbidapenak aldez aurretik eskatu beharko dituzte leihatilan, 16:00etatik aurrera. Stein bera Bilbora gerturatuko da, filma jendaurrean aurkeztera.

Zera kontatuko du Tin&Tina filmak: Lolak zain dituen haurtxoak galtzen dituenean, Jainkoarengan zuen fedea ere galduko du. Berreskuratuko duelakoan, bere senar Adolforekin batera mojen komentu batera joango da, eta han Tin eta Tina ezagutuko dituzte, zazpi urteko bi anaia angeluar, Lola modu bitxian erakartzen dutenak. Adolfok gauza bera sentitzen ez badu ere, adoptatzea erabakiko dute. Denborak aurrera egin ahala, Lola susmo eta obsesio espiral batean erortzen hasiko da haurrekin eta haien jolas erlijioso makabroekin.

FANT jaialdiko aspaldiko laguna da Stein, izan ere, 24. edizioan Bailaora (2018) lanak film labur onenaren epaimahaiaren saria lortu zuen. Zuri-beltzean errodatutako Luz & Oscuridad film laburren trilogiaren sortzailea da errealizadore espainiarra. Nazioarteko 100 sari baino gehiago eta zinema-jaialdietako 500 selekzio ofizial baino gehiago jaso dituzte bere lanek, tartean Fugaz sarietarako hamar izendapen, Europako Urrezko Mélièserako izendapen bat, Oscarretarako aurre-hautaketa bat eta Akademiaren Goya sarietarako izendapen bat.

 

zinea.eus

  • Fecha23 de Marzo
  • Temática Audiovisual