Mikel Laboa Katedraren eta Bertsozale Elkartearen deialdia (2023)
Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak egiten dituzten bi deialdien helburua, bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da.
Ikerketa eta master amaierako lanak
Bertsolaritzari buruzko ikerketa eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko deialdia egingo da. Kasu honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. 2023an 2.500 euroko diru-laguntza esleituko da.
Eskariak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a arte.
Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2023ko urriaren 18a.
Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2024ko urriaren 18a, beranduenez.
Informazio gehiago, hemen eta eskaera orria hemen.
Gradu Amaierako Lanak
Bestalde Gradu Amaierako lanen Sarian bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da bigarren deialdiaren helburua. Bertsolaritza ikergai duen Gradu Amaierako Lan bat edo Goi mailako Antzerki zein Musika ikasketa bukaerako lan bat sarituko da. Deialdira 2020-21, 2021-22 edo 2022-2023 ikasturteetan defendatutakoak izan beharko dute. 2023an 600 euroko sari bat esleituko da.
Lanak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a.
- Plazo Del 22 de Marzo de 2023 al 18 de Septiembre de 2023
- EntidadBertsozale Elkartea
- Dotación2.500
- Tipo de convocatoriaResidencias y mentoring
- SectorArtes escénicas
- ActividadGestión y apoyo a la gestión, Investigación
- Agentes beneficiariosPersonas físicas
- Contactomikel-laboa.katedra@ehu.eus eta ikerkuntza@bertsozale.eus
- Más Info
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.


