Proyección de películas vascas de animación en la Sala Berlanga de Madrid

  • Proyección de películas vascas de animación en la Sala Berlanga de Madrid

SGAE Fundazioak ‘Animazioa eta Konpromisoa’ izeneko zinema zikloa antolatu du Madrilgo Berlanga Aretoan martxoaren 14tik 18ra. Fermin Muguruzaren Black is Beltza diptikoa oinarri, ziklo honek animaziozko zinemaren bitartez konpromiso sozialaren ereduak errepasatuko ditu.

Animazioa eta konpromisoa Fermin Muguruzaren Black is Beltza diptikoaren inguruan eraikitzen dute. Euskal  animazioaren apustu originalenetako bat da, eta istorioaren bigarren zatia (Black is Beltza II: Ainhoa) 2023ko Goya Sarietarako finalista izan da berriki. Bada, bi lan horien emanaldiak izango ditu ardatz erakusketak.

Horiez gain, Angolako gatazka erretratatzen duen Un más día con vida / Another day of life (Damian Nenow eta Raúl de la Fuente,  2018) eta Buñuel en el laberinto de las tortugas (Salvador Simó, 2018) filma ere izango dira ikusgai. Azken horrek, Luis Buñuelek II. Errepublikan egindako Las Hurdes, tierra sin pan dokumentalaren filmazioren narrazioa egiten du.

Sarrerak 3,50 eurotan daude salgai Berlanga Aretoko eta entradas.com webguneko leihatiletan. Asteartean, hilak 14, hasiko dituzte emanaldiak, eta bina pase egingo dituzte egun bakoitzean.

Honako duzue egitaraua:

Asteartea, martxoak 14
– 19.00 | Buñuel en el laberinto de las tortugas
– 21.00 | Black is Beltza

Asteazkena, martxoak 15
– 19.00 | Black is Beltza II: Ainhoa 
– 21.00 | Un día más con vida Another day of life

Osteguna, martxoak 16
– 19.00 | Black is Beltza 
– 21.00 | Buñuel en el laberinto de las tortugas

Ostirala, martxoak 17
– 19.00 |  Un día más con vida Another day of life
– 21.00 | Black is Beltza II: Ainhoa 

Larunbata, martxoak 18
– 19.00 | Black is Beltza 
– 21.00 | Black is Beltza II: Ainhoa 

 

 

zinea.eus

  • Fecha13 de Marzo
  • Temática Audiovisual