El pamplonés Patxi Amezkua estrena en Netflix la película 'Infiesto'

  • El pamplonés Patxi Amezkua estrena en Netflix la película 'Infiesto'

Polizia trama korapilatsu baten oinarriarekin, 2020ko udaberrian, COVID pandemiaren hasieran, kokatu du Patxi Amezkua iruindarrak Infesto (2023) thrillerra. NETFLIX plataforman ikustaldi gehien pilatzen dituen filmetako bat da, iragan ostiralean estreinatu geroztik.

2020ko martxoa. Larrialdi egoeraren lehen egunean, bi polizia ikuskatzaile Asturiasko mendiko meatze-herri txiki batera deituak izango dira, hilabeteak desagerturik eta, hartara, hiltzat jotzen zuten neska gazte baten agerpena dela eta. Mundua amiltzen ari den bitartean eta tragedia pertsonalek edonon jotzen duten bitartean, detektibeak berehala ohartuko dira birusa ez dela ekinean dabilen indar ilun bakarra.

Thriller generoko proposamena den arren, errealizadoreak koronabirusaren egun garratzenetan bizitako errealitate dramatikoei ere eman die tokia filmean, hala nola, gertukoen heriotza uholdea, etxekoak agurtzeko aukera eza edo zaharren egoitzetan emandako egoera lazgarria. Hartara, hil ziren pertsona guztiei egindako omenaldia da, zeharka bada ere.

Vaca Filmsek ekoitzi du, eta Isak Ferriz (Bajocero) eta Iria del Rio (Las niñas de cristalÉlite) ditu protagonista. Jose Manuel Poga (La casa de papel) eta Luis Zahera (As bestas) aktoreek osatzen dute tadea, besteak beste. Asturiasko eta Galiziako kokaleku naturaletan filmatu zuten filma, zazpi astez luzatu zen errodajean.

Ikustaldi gehien izan dituen filma

Patxi Amezkua iruindarraren azken filma duela egun batzuk estreinatu zen, eta Espainiar Estatuko filmarik ikusiena izan da asteburuan. Uneotan, film ikusiena da espainiar zerrendan eta mundu mailako Top 10 zerrendan ageri da ere.

zinea.eus

  • Fecha9 de Febrero
  • Temática Audiovisual