GTX banda lehiaketa 2023
1. PARTAIDEAK
Lehiaketan Euskal Herriko taldeek edota jatorri euskal herritarra duten taldeek parte hartu ahal izanen dute. Aipatu musika taldeek ezin izango dutela diskoetxeren batekin indarrean dagoen kontraturik izan. Autofinantzatutako lan diskografikoak dituzten musika taldeak ez dira kanpo geldituko. Talde bakoitza izen bakarrarekin aurkez daiteke, nahiz eta taldekideak, maila pertsonalean, beste talderen baten partaide izan daitezkeen. Aurkezten dituzten abestietan euskerak duen presentzia positiboki baloratuko da. Aurkezten dituzten abestietan ez dira letra sexistarik, homofoborik, arraziztarik, xenefoborik onartuko.
2. IZEN EMATEAK
Lehiaketan izen ematea oinarri hauen aurkezpenarekin batera irekitzen da eta 2023ko Martxoaren 2an, 15:00ean bukatuko da. Izen ematea www.gasteizkotxosnak.eus helbidean egin beharko da. Izena ematen duten taldeek minimo 3 abesti (horietatik bat euskaraz izan beharko da) eta maximo 5 abesti (horietatik bi euskaraz izan beharko dira), taldekideen datuak eta izen ematea egiten duen pertsonaren datuak biltzen dituen inprimakia beteko dute. Inprimaki www.gasteizkotxosnak.eus webgunean topatu ahalko da.
3. KANPORAKETA FASEA
Antolakuntzak jasotako materialaren bitartez gauzatuko du kanporaketa fasea. Martxoaren 2an jasotako material guztia aztertu ondoren, 8 talde sailkatuak izango dira. Martxoaren 9tik Martxoaren 19ra www.gasteizkotxosnak.eus webgunean 8 sailkatuen hartean ikuslegoaren bozkak jasota finalerako lehen taldea aterako da. Beste hiru taldeak GASTEIZKO TXOSNAk hautatuko ditu. Finalera heltzen diren 4 taldeetatik bat, ikuslegoak hautatutakoa izango da. Beste hiru taldeak GASTEIZKO TXOSNAk erabakiko ditu. Gutxienez bat Arabarra eta beste bat emakumearen presentzia duena.
4. FINALA
Finalerako sailkatzen diren 4 taldeek, antolakuntzak Jimmy Jazz Gasteiz aretoan Martxoaren 30an programatuko duen kontzertu batean, zuzenean, joko dute. Emanaldi bakoitzaren iraupena gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 20koa izango da, iraupen hau gainditzen bada emanaldia geldituko da. Epaimahaia musikari batez, ekoizle batez eta GASTEIZKO TXOSNAeko antolakuntzako kide batek osatuko dute.
5. SARIAK
Lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jaso eta Gasteizko txosnetan aritzeko aukera izango du.
6. LEGEA
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko plagiorik, aurkeztutako abestien letra zein musikaren gaineko egile-eskubiderik, ezta legearen beste edozein urraketa ere. Eta, bertsioen kasuan, epaimahaiaren balorazioa baxuagoa izanen da.
7. EKOIZPEN PROPIOA
Musika talde bakoitzak, gutxienez, bere ekoizpeneko 3 abesti aurkeztu beharko ditu eta emanaldiaren gainontzeko denbora bertsioekin osatu ahal izanen du.
7. EKOIZPEN PROPIOA
Parte hartzen duten musika taldeek, euren irudi eskubideak eta baimena emango dute abestiak edota kontzertuak komunikabide desberdinetan zabaltzeko, beti ere lehiaketaren garapenaren barruan eta inoiz ez antolaketaren aldetik erabilera komertziala egiteko.
8. ESKUBIDEAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak, musika talde parte-hartzaile guztien aldetik oinarrien onarpena dakar, baita antolaketa batzordearen eta epaimahaiaren erabakien onarpena, zein hauen kontrako erreklamazio guztiei uko egitea ere. Parte hartzeak, aldi berean, ekitaldiaren ezaugarriak, bere egitura eta antolaketaren onarpena ere badakar.
- Plazo Del 10 de Enero de 2023 al 2 de Marzo de 2023
- EntidadGasteizko Txosnak
- Tipo de convocatoriaPremios y concursos
- SectorMúsica
- ActividadCreación, Promoción
- Agentes beneficiariosPersonas físicas, Personas jurídicas
- Más Info
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.


