Euskaltzaindia presentará dos publicaciones en Durangoko Azoka

  • Euskaltzaindia presentará dos publicaciones en Durangoko Azoka

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra arte egingo da, eta Euskaltzaindiak Barrenkale 26an jarriko du erakusmahaia

Urtero lez −badira 57 edizio−, Durangoko Azokan izango da Euskaltzaindia. Aurten, bi liburu aurkeztuko ditu Akademiak, Ahotsenea gunean: abenduaren 8an (16:30ean), zeresana eman dezakeen Luis Mari Zalduaren Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak ikerlana aurkeztuko da; abenduaren 10ean (15:30ean), berriz, UPV/EHUrekin elkarlanean editatutako Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia aurkeztuko da. Azken liburu hori Eneko Zuloagak ondu du.

Luis Mari Zalduaren ikerlan berrian, erromatar garaiko euskal mintzaira aztertzen da, jainko-jainkosen argitan; hau da, antzinateko harrietan lekukotzen diren jainko-jainkosen izenen eskutik. Euskal Herriko Antzinaroko jainko-jainkosen izenen gainean esan dena eta esan datekeena biltzen du liburuak, neurri batean. Eneko Zuloagarenak bestelako kontuak dakartza: hain zuzen, lana dialektologia historikoaren esparruari dagokio eta mendebaleko euskara zaharra du aztergai; zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebalean zeuden ezaugarri eta zatiketa dialektal nagusiak ditu aztergai, Lakarrak (2014 [2011]) «Mendebaleko Euskara Zahar» deitutako unitate linguistikoaren nondik norakoak.

Faktoriako geziak, EiTBrekin elkarlanean

Beste bi liburu ere argitaratu ditu Euskaltzaindiak azken egunotan eta horiek ere Azokan izango dira.


  • Temática Literatura