Ya está en la calle el número 45 de la revista "Behinola"
Plazaratu dugu Behinola aldizkariaren ale berria, 45. alea da! Gazte-literatura da aldizkari guztia ehuntzeko erabili dugun haria. Ramon Saizarbitoria idazlearekin mintzatu gara gazte-literatura den misterioaz, izan ere, ba al da gazte-literaturarik?
Begoña Durruty ilustratzaileak egin ditu azala eta kontrazala, baita "Sormenez" ataleko ilustrazioak ere Peru Magdalena idazleak jarritako puntuari jarraituz.
"Lau eskutara" idatzi dute Andere Garabietak eta Dani Fanok; lehenak gaztetasunetik bere irakurle-esperientzia kontatu digu eta bigarrenak Xabiroi komiki-aldizkariaren inguruko artikulua josi du.
Galtzagorri Elkartearen gaineko albisteetan Ikusi Mikusi euskal haur eta gazte literatura azokaren bigarren edizioaren berri eman dugu eta Gonagorri gure podcastaren berri ere bai. Zer gehiago aurkituko duzue Behinolaren 45. alean? Bada, iaz argitaratutako liburu onenen iruzkinak eta haiekin batera gazteei eskaintzeko kalitatezko zenbait obren iruzkinak.


