Aner Peritz gana el certamen Basarri Bertsopaper Saria 2022
Zarauzko Udalak gaur goizean eman du jakitera 38. Basarri Bertsopaper Sariaren irabazlea. Guztira 11 lanek parte hartu dute aurtengo edizioan eta, epaimahaiaren arabera, oro har, maila onekoak izan dira.
Aurten, saritua Aner Peritz izan da, bere "ZOPA HOZTEN ARI ZAIZU" izenburua daukan bertso-sortarekin. 2019ko edizioan bigarren saria lortu ondoren, 19 urteko bertsolari zarauztarrak lehen aldiz irabazi du Basarri Bertsopaper Sari hau.


