Ione Atenea y Patxi Burillo compiten en el festival Documenta Madrid
- Fecha3 de Mayo
- Temática Audiovisual
Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer dokumentala eta Patxi Burillo Nuinen Argileak film laburra Documenta Madrid 2022 zinema jaialdian lehiatuko dira maiatzaren 24tik 29ra bitartean.
Nazioarteko dokumental onenak lehian jartzen dituen festibala da Documenta Madrid, hiriko Cineteca eta Matadero guneek udalarekin elkarlanean antolatutakoa. 19. edizioa ospatuko du aurten, hilaren 24tik 29ra bitartean, eta erakutsiko dituzten 24 filmen artean badira bi euskal proposamen. Espainiako ekoizpenak (film luzeak zein laburrak) barneratzen dituen sailean parte hartzeko aukeratu dituzte Los caballos mueren al amanecer eta Argileak, eta beste 10 lanekin batera izango dute film onenaren saria eskuratzeko aukera. Bata zein bestea, 16. Punto de Vista zinema jaialditik igaro berri dira martxoan.
Oinordetzarik ez duen familia baten oroitzapenak berreskuratzeko konpromisoa hartuko du Ateneak Los caballos mueren al amanecer filmean. Duela hiru urtez hutsik dagoen etxebizitza batera sartuko da lagunekin, eta garciatarren iraganarekin egingo du topo. Collage dinamiko eta melankoliakoa eraikiko du Ateneak, guda zibilaren ondorengo urteetan betiko isildu diren ahotsen arimei presentzia eman nahian. Irakurri Punto de Vista festibalaren baitan Ander Makazaga kideak idatzitako kritika, hemen.


