Vuelve la Fiesta del Cine en los cines de Hego Euskal Herria

  • Vuelve la Fiesta del Cine en los cines de Hego Euskal Herria
zinea.eus

  • Fecha2 de Mayo
  • Temática Audiovisual

Ezinbestean musukoa erabili beharraren dekretua bertan behera utzi berritan, Hego Euskal Herriko zinemazaleek aurrenekoz goza dezakete, 2019az geroztik, Zinemaren Jaiaz. Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, filmak ikusteko sarrerek prezio murriztuak izango dituzte. Euskarazko edota euskarara ekarritako lanik ez da ikusgai izango.

Bi urtez, zinemazaletasuna bultzatzeko eta zinema aretoak ikus-entzulez betetzeko asmoz sortutako ekimena betan behera uztera behartu du COVID-19ak, baina pandemia lasaituta, maiatza iristearekin batera, bueltan da Zinemaren Jaia. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetarako sarrerak 3,50 euroan eros daitezke hilaren 3tik 5era bitartean.

Ohi bezala, prezio murriztua eskuratzeko, ezinbestean Zinemaren Jaiaren webgunean izena eman beharko dute deskontua baliatu nahi dutenek, eta gaurtik aurrera, sarean egin daitezke sarreren eskaerak, zinema aretoen webguneetan edota Internet bidezko ohiko saltokietan. Bihar, hilaren 3a, ekingo diote jaiari, eta aukeratutako filmaren emanaldiaren aurretik ere, leihatiletan bertan eros daitezke sarrerak.

Azken asteetako estreinaldi onenez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek maiatzaren 5era bitartean, beste beste, Alcarràs (Carla Simon, 2022), Downton Abbey: A New Era (Simon Curtis, 2022), The Northman (Robert Eggers, 2022), Paris, 13th District (Jacques Audiard, 2021) edota Notre-Dame brûle (Jean-Jacques Annaud, 2022) filmez; zoritxarrez, ez da euskarazko edota euskarara ekarritako lanik proposatuko.

Leer información completa en el sitio web de la fuente