Ciclo de cine sobre empoderamiento de las mujeres en Bilbao
- Fecha31 de Marzo
- Temática Audiovisual
Bilboko Udalak bultzatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren baitan, emakumeak ahalduntzeari buruzko zinema ziklo bat koordinatu du REAS Euskadi elkarteak gaurko. Bi film laburren emanaldiarekin hasiko dute jardunaldia 18:30ean, eta ostean, zuzendariekin hitz egiteko aukera egongo da, Ekonopolon.
Ekonopolo proiektuaren helburua ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea da, ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia izatea. Hala, REAS Euskadi elkarteak sei jardunaldi prestatu ditu 2022an zehar garatzeko eta honako gai hauek izango dituzte hizpide: feminismoa, dibertsitate sexuala, elikadura-subiranotasuna eta kontsumo arduratsua, bestek beste. Gaur bertan ekingo diote lehenengo jardunaldiari, emakumeak ahalduntzeari buruzko zinema zikloarekin.
Tik Tak Animation ekoiztetxeak bultzatutako Txotxongiloa lana izango da bertaratutakoek ikusgai izango duten lehen filma. Stop motion animazio-teknikaren bitartez sortuta dago, eta emakumeek gaur egungo gizartean duten askatasunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Filmaz gain, bere making-off prozesua ere erakutsiko dute saioan.
Bestalde, Al Borde Films taldeak 2021eko Goya sarietarako hautagai izan duen Solo son Peces ere proiektatuko dute. ZINEBI 61 zinema jaialdian aurkeztu zuten Ana Serna eta Paula Iglesiasek, eta saridun suertatu zen Arabako SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin Saharan errodatutako ekoizpena.
Emanaldien ostean, Sonia Estevez, Tik Tak Animation taldeko kideak, eta Iglesias zinemagileak hartuko dute hitza. REAS Euskadiko Zaloa Pérez arduratuko da mahai-ingurua dinamizatzeaz, eta, bertan, besteak beste, emakumeen askatasuna edo ahalduntzea jorratuko dira ikuspegi feministatik.
Jardunaldia 18:00etan hasiko da, San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dagoen Ekonopolon. Bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, galdetegia betez.


