La película "Papusza" abre el ciclo de cine contra el racismo de la Filmoteca Navarra
- Fecha11 de Marzo
- Temática Artes escénicas
Nafarroako Filmotekak martxorako atondutako egitarauaren baitan, ‘Arrazakeriaren kontrako zinema’ zikloan aurreikusitako filmen lehen emanaldia egingo dute bihar, erakundearen egoitzan. 19:00etan hasita, Joanna Kos-Krauze eta Krzysztof Krauze poloniarrek zuzendutako Papusza (2013) filma emango dute.
Papusza ezizenez da ezaguna Bronislawa Wajs, Polonian bere lana argitaratuta ikusteko esker ona lortu zuen lehen emakume ijitoa. Herriko sekretuak traizionatu izana leporatu zioten komunitateko kideek, eta ondorioz, pobrezian murgilduta bizitzera kondenatu. Erruduntasunak torturatuta 1987an hil zen.


