Itziar Ugarte: «Hay cosas que todavía no hemos visto en lugares que creemos que tenemos muy vistos»

  • Itziar Ugarte: «Hay cosas que todavía no hemos visto en lugares que creemos que tenemos muy vistos»

  • Fecha4 de Enero
  • Temática Literatura

Itziar Ugarte elkarrizketatu dugu, Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburuaren harira.

Kazetaria zara Berrian, eta Gu gabe ere estreinako poema-liburua argitaratu berri duzu. Zer moduz grabagailuaren beste aldean? 

Pixka bat nobedosoa egin zait. Asko begiratzen dudan leku bat izan arren, ni neu jartzea errespetu pixka batekin hartu dut; lehenago ere egin ditut gauzak ITUren bueltan, ez da zerbait berri-berria, baina sentitzen zara biluzik; sentitu dut agertzeko eta ezkutatzeko gogoa aldi berean, hanka bana norabide batean. Baina orokorrean pozik nago, konforme geratu naiz liburuarekin, eta horrek satisfakzioa eta bakea eman dizkit.

Harrera polita izan du.

Mezu ederrak jaso ditut alde horretatik. Arraroa egiten da, zoaz hainbeste denbora dokumentu horrekin aurrera eta atzera… Intriga apur bat sentitzen dut, ea nondik dabilen jendea konektatzen, zer poemekin. Baina, onena, liburua zabaltzea eta ikustea pozik nagoela eta jendea ere ari dela bere esperientzia izaten harekin. Disfrutatzen ari naiz, baina tentsio pixka batekin.

Leer información completa en el sitio web de la fuente