El documental "No somos nada" se estrenará el 28 de enero
- Fecha28 de Diciembre
- Temática Audiovisual
Javier Corcuera zinemagileak La Polla Records talde mitikoaren azken bira jasotzen duen dokumentala zuzendu du. No somos nada 2022ko urtarrilaren 28an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.
Evaristo Páramos eta bere taldekideek 40 urte bete dituzte La Polla Records izenpean batu eta herriz herri beren musika eta aldarriak zabaltzen hasi zirenetik. Aguraingo Otxoa tabernan eman zituzten lehen pausoak 1979an, ia instrumentuak jotzen ere jakin gabe, eta Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko punk talde garrantzitsuena bilakatu dira. 2003an jotzeari utzi zioten, baina 2019an azken bira berezi bat egin eta beraien ibilbideari buruzko dokumental bat sortzeko elkartu ziren berriz taldekideak.


