El cortometraje 'Vatios', de David Pérez Sañudo, compite en Bogotá

  • El cortometraje 'Vatios', de David Pérez Sañudo, compite en Bogotá
zinea.eus

  • Fecha24 de Noviembre
  • Temática Audiovisual

David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren Vatios (2021) film laburra Bogotako Short Film Festival jaialdian lehiatuko da abenduaren 7tik 14ra bitartean. Guztira, 400 film labur inguru erakusten dituzte sail ezberdinetan.

Zineuskadik 255.000 euroko aurrekontua izan duen diru-laguntzen ITXITIK: 7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra deialdia abiarazi zuen 2020ko abuztuan Eusko Jaurlaritzak ETBren, Donostiako Zinemaldiaren eta ZINEBIren lankidetzari esker. Konfinamenduari buruzko zazpi film laburren ekoizpena babestea izan zuen helburu, eta hautatutako proiektuetako bat da Amania Filmsek ekoitzi eta Perez Sañudok zuzendutako Vatios lana. ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko sail ofizialean lehiatzetik dator, eta Kolombiara egingo du bidaia, Bogotako Short Film Festival jaialdira hain zuzen ere.

Loreto Mauleón, Nagore Aranburu, Belén Cruz, Erik Probanza eta Edurne Azkarate dira film laburreko aktoreak, eta Isa Sánchezek idatzi du gidoia. Lanak 2020ra eramango gaitu, COVID19 gaitzaren ondorioz pairatu behar izan genuen konfinamendu garaira. Errepidean —beraien habitat naturalean— entrenatzeko ezintasunagatik etsituta, eta kirol bizitza bukatua duela onartzeko prest ez egon gabe, legez kanpoko sustantziak hartzera tentatuta dagoen ziklistaren barne-gatazkan murgildu gaitu Sañudok.

Leer información completa en el sitio web de la fuente