El documental "Apaiz kartzela" competirá en Nápoles

  • El documental
zinea.eus

  • Fecha15 de Noviembre
  • Temática Audiovisual

Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabalen Apaiz kartzela (2021) filma Festival del Cinema dei Diritti Umani di Napoli zinemaldian lehiatuko da. 1968-1976 aldian Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztuko da lana, eta Human Rights Doc sailean parte hartuko du.

Azaroaren 10etik 20ra bitartean egingo duten Festival del Cinema dei Diritti Umani di Napoli zinema jaialdia “munduko pertsona guztiei zuzenduta” dago, baina 2021eko ekitaldian, bereziki, Val Susako komunitatea izango dute aldarri, izan ere, 30 urte baino gehiago daramatza harrotasunez abiadura handiko trena eraikitzearen kontra borrokan. Guztira, 40 herrialdetako 257 lan aurkeztu dira aurtengo deialdira, eta programatzaileek 44 hautatu dituzte Napolin ospatuko duten XIII. edizioan lehiatzeko. Ingurumena, migrazioa, errefuxiatuak, tortura, haurren eskubideak, pobrezia, indarkeria, emakumeen eskubideak, langileen eskubideak… dira filmek jorratuko dituzten gaiak.

14 izango dira film luzeen Human Rights Doc sailean parte hartuko duten ekoizpenak, tartean Apaiz kartzela. Lizartzak, Pallarések eta Aranzabalek zuzendutako filma doan ikusteko aukera egongo da Festival del Cinema dei Diritti Umani jaialdiaren webgunean azaroaren 17tik 28ra bitartean. Aurretik baina, horretarako ahalbidetu duten www.cinenapolidiritti.online plataforman izena eman beharko da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente