El lingüista Alfonso Mujika, candidato a académico de Euskaltzaindia
- Fecha3 de Noviembre
- Temática Literatura
Ostiralean, Gasteizko Etxezarra eraikinean egin zen Osoko bilkuran aurkeztu zen ingeniari eta hizkuntzalari gipuzkoarraren izena. Horrela, azaroaren 26ko Osoko bilkuran jakingo da Ibon Sarasola euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz.
Era berean, Xabier Kintana euskaltzaina emeritu bilakatu da. Hizkuntzalari eta itzultzaile bilbotarrak 75 urte bete zituen urriaren 13an. Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen duten bezala, bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.


