Arantza Santesteban se alza con el premio del DOC Lisboa con su película "918 gau"
- Fecha2 de Noviembre
- Temática Audiovisual
DOC Lisboa – Lisboako Dokumentalen Jaialdiko Grande Prémio Cidade de Lisboa saria irabazi du Arantza Santesteban zinemagilearen 918 gau film esperimentalak. Kontakizunak “gainjarritako kontrol-sistemekiko erresistentziari buruz hausnartzen” duela goraipatu du epaimahaiak.
Euskaraz filmatutakoa, kartzela barneko eguneroko bizitza ulertzeko funtsezkoak diren arazoak jorratu ditu Santestebanek 918 gau filmean, eta Txintxua Films eta Hiruko Filmakek ekoitzitako lanari iritzi zaio dagoeneko aurreneko errekonozimendua. DOC Lisboa – Lisboako Dokumentalen Jaialdian lehiatu berri da nazioarteko lehiaketan, beste 12 lanekin batera, eta saileko sari naguisa jaso du.
Epaimahaiaren hitzetan, “zuzendariak film pertsonal eta politiko bat eraiki du, bere begiradaren zintzotasun eta sotiltasunarekin lotuta eta hunkituta.


