Campeonato de Bertsolaris de Navarra 2021: Joanes Illarregi se impone en la eliminatoria de cuartos de final celebrada en Sangüesa

  • Campeonato de Bertsolaris de Navarra 2021: Joanes Illarregi se impone en la eliminatoria de cuartos de final celebrada en Sangüesa

  • Fecha10 de Octubre
  • Temática Artes escénicas

Finalaurrekoetarako sailkatzea ziurtatu du Leitzako bertsolariak, atzo Eneko Lazkozek eta aurreko asteburuan Eneko Fernandezek egin bezala. Ia 200 lagun elkartu dira Zangozako Karmengo Auditorioan, ekitaldia jarraitzeko

Zangozan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, Karmengo Auditorioa bete duten ia 200 lagunen aurrean. Han izan dira bertsotan Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria, Mikel Lasarte Cia eta Oier Lakuntza Irigoien. Zigor Gartzia "Zian" aritu da gai-jartzaile, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Zangozako Udalaren laguntzarekin antolatutako saioan.

Bertsolarien artean, Joanes Illarregi Marzol (349) izan da puntu gehien eskuratu duena, eta ondorioz, saioa irabazi eta finalaurrekoetarako pasea ziurtatu du. Zehazki, azaroaren 14an Leitzan egingo den hirugarren eta azken finalaurrekoan izango da Leitzako bertsolaria. Haren atzetik gelditu dira Xabat Illarregi Marzol (344,5), Sarai Robles Vitas (329,5), Xabier Silveira Etxeberria (328), Mikel Lasarte Cia (314) eta Oier Lakuntza Irigoien (300,5). Horiek final-laurdenen fasea amaitutakoan jakingo dute finalaurrekoetan izango diren ala ez; oraingo 24 bertsolarietatik 18k lortuko dute sailkapena.

Honela geratu da saioaren puntuazioa:

1. Joanes Illarregi Marzol. 349
2. Xabat Illarregi Marzol. 344,5
3. Sarai Robles Vitas. 329,5
4. Xabier Silveira Etxeberria. 328
5. Mikel Lasarte Cia. 314
6. Oier Lakuntza Irigoien. 300,5

Leer información completa en el sitio web de la fuente