Aún más necesaria en tiempo de emergencia
- Fecha22 de Junio
- Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura
Pandemia garaiko kulturgintzaren egoera eta erronkak zein diren argitu nahian dihardute EHUko uda ikastaroetan. Mintzola ahozko lantegiak hamar hitzaldi eta bi mahai inguruko egitaraua antolatu du.
Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola ahozko lantegiko ikerkuntza zuzendariak abiatu ditu EHUko uda ikastaroak, Pandemia garaiko kulturgintza egitarauarekin. Antolatzaileen arabera, COVID-19aren pandemiak gizarte osoa astindu du, egitura eta diskurtso askoren zimenduak kolokan jarri ditu, eta itxura sendoa zeukaten oinarrien hauskortasuna agerian geratu da. «Kulturgintzan eta herrigintzan nabarmenak izan dira ondorioak. Baina zein da benetako egoera? Nondik, nola eta nork ekingo du aurrera?». Gisa horretako galderei erantzunak topatzeko elkartu dira Donostiako Miramar jauregian, atzo eta gaur goizean.


