Las coplas "feministas" de Bernat Etxepare toman plena actualidad en el Teatro Arriaga

  • Las coplas
naiz.eus

  • Fecha3 de Junio
  • Temática Literatura

Klasikoen daukaten sen horri esker, ‘Linguae Vasconum Primitiae’ (1545) liburuaren koplak gaur egunera etorri dira Arriagan Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurraldian. 200 bat irakurleren ahotsean, duela bost mendeetako koplekin euskararen modernitatea aldarrikatzen ari dira.

«Kopla batzuen azpian, zuk Etxeparerenak direla jartzen ez baduzu, ‘hau feminista zen!’ esango duzu». Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen esaldi honek laburbiltzen du euskal literaturan hain funtsezkoa eta, era berean, hain misteriotsua den Bernat Etxepareren (1480-1560) figura.

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ‘Euskara Jalgi Hadi plazara’ jardunaldien baitan, Amurizak moldatu eta doinua jarri baitio euskaraz inprimatutako lehen liburuari. ‘Linguae Vasconum Primitiae’ klasikoaren hamabost bertsoetatik aukeraketa egin du: «Honetatik guztitik atera ditut ustez onenak eta esanguratsuenak direnak, eta deklamatzeko edo kantatzeko laburtu ditut».

Etxepareren ordu eta laurdeneko antologia osatu baitu Amurizak. Eta Bilbo Zaharraren ekimenera lotu diren 200 irakurleak –NAIZ tarteko– ulergarri egiten saiatu dira gaur goizean zehar. Eta ez zen erraza. Kultura, politika, kirola edo kazetaritzako ordezkariak, eta baita euskaltegi bertako ikasleak ere, pasa dira Arriaga antzokiko foyerretik. Osasun egoerak behartuta, ekitaldiak txikiagoa izan behar zuen, zuzeneko ikusleei dagokionez. Youtuben, dena den, zuzenean jarraitu ahal izan da, eta baita Arriaga antzokiaren aurrean jarritako pantaila bati esker. Ordutegiari dagokionez ere laburragoa izan da eta goizean bakarrik burutu da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente