Las vivencias y el legado de Martín Ugalde, en Hondarribia
- Fecha28 de Mayo
- Temática Literatura, Patrimonio, Otros
Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, urtean zehar hainbat ekitaldi ari dira prestatzen zenbait eragile. Horien artean, atzo Hondarribiko Arma Plazako kultur eta informazio puntuan ireki zen «Martin Ugalde Orradre: jaiotzaren mendeurrena» erakusketa.
Ugalderen biografia, bere ekarpena politikan, literaturgintzan, kazetaritzan zein euskalgintzan eta bere izena daraman Andoaingo parkeari eskainitako atalak atondu dituzte, besteak beste.
“Martin Ugalde Orradre: jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921 –Hondarribia 2004)” erakusketaren aurkezpen ekitaldian izan ziren atzo Unai eta Itsaso Ugalde Martinen seme-alabak, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, eta Joanmari Larrarte, Martin Ugalde Kultur Parkeko ordezkaria.


