Consideran "preocupante" que EiTB haya propuesto una "Euskal Netflix" bilingüe
- Fecha24 de Mayo
- Temática Audiovisual
Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz ekimenek streaming plataformetan euskararen presentzia aldarrikatzeko elkarlanean ariko direla iragarri dute. EiTBk iragarritako «Euskal Netflix»-a elebiduna izatea «kezkagarritzat» jo dute, «EITBren elebitasunak gazteleraren aldeko desoreka izan baitu».
Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz ekimenek streaming plataformetan euskararen presentzia aldarrikatzeko batu eta hemendik aurrera elkarlanean ariko direla iragarri dute. Hala, herri ekimen bakoitzak abian dituen sinadura kanpainak elkarrekin sustatuko dituzte pantailakeuskaraz.eus web-orrialdearen bitartez. Kanpainentzat helburuak ere zehaztu dituzte: abenduaren 3ra bitartean, 20.000 sinadura lortu nahi dizute Netflix Euskaraz kanpainari lotuta eta 10.000, berriz, Disney+ euskaraz kanpainari dagokionez.
Herri ekimenek EiTBko zuzendari Andoni Aldekoak aste honetan iragarri duen «Euskal Netflix»-aren gaineko irakurketa ere egin dute. «Positiboa iruditzen zaigu EITB-ko zuzendariak gure diskurtsoa bere egin duela ikustea, esaten duenean euskararen etorkizunarentzat ezinbestekoa dela plataformetan presentzia sendoa izatea», jarri dute balioan, baina alde ilunak ere ikusi dizkiote proposamenari. «Kezkagarria iruditzen zaigu plataforma elebiduna izango dela jakitea, ikusirik orain arte EITBren elebitasunak gazteleraren aldeko desoreka nabarmena izan duela programazio eta aurrekontuetan», ziurtatu dute.
Gauzak hala, «zuhurtziaz» jokatuko dutela eta ematen diren urrats berrien «jarraipen zorrotza» egingo dutela ziurtatu dute».


