Migel Anjel Mintegi y Jasone Osoro: "A los adolescentes hay que darles todas las facilidades para acercarse a los libros"

  • Migel Anjel Mintegi y Jasone Osoro:

  • Fecha19 de Mayo
  • Temática Literatura

Bi proposamen oso desberdin ekarri dituzte Alai argitaletxearen eskutil Migel Anjel Mintegi eta Jasone Osoro idazleek

Irakurle gazteenei zuzendutako bi liburu arras desberdin plazaratu ditu Alai argitaletxeak. Bata, Migel Anjel Mintegiren 'Bi abentura eta amodio bat', abenturaz jositako nobela klasikoa da. Bestea, Jasone Osororen 'Asteburu bat eskiatzen', 'Go!azen' bildumaren baitako liburua.

Mintegik XVIII. mendean girotu ditu Pedro izeneko protagonistaren bizitzaren bi une desberdinetan gertatzen diren abenturak eta amodiozko istorioa. Bidaia luzea burutu du Pedrok: Beasaindik Ternuara Ziburun barrena, eta buelta sorterrira. Kanadatik bueltan hasten da istorioa, Euskal Herrian, bidelapurrek bera eta beste bidaiari batzuk doazen diligentziari eraso egiten diotenean. Pedrori oso maite duen amuleto bat lapurtuko diote, eta bahitu egingo dute beste bidaiari bat, neska gazte bat. Bi ardatz horien inguruan josten da lehen atala, eta bigarrenean Kanadako abenturak kontatuko ditu Pedrok, tartean direla Kasaka Gorriak eta mik-mak herriko kideak..

Oso bestelakoa da Osororen 'Asteburu bat eskiatzen'. Basakabiko lagun-taldearen abentura berria ETBko 'Go!azen' saioari lotutako laugarren liburua da, eta bosgarrena bidean du idazleak. «Oso esperientzia interesgarria ari da izaten. Pertsonaiak emanda datoz, alde horretatik banuen kezkaren bat, baina dena oso ondo doa. Maite ditut pertsonaiak eta, denboraldia hastean zer gertatuko den jakiten saiatzen banaiz ere, abenturak nik ematen dizkiet», azaldu du idazle elgoibartarrak liburuaren aurkezpenean. Nabarmendu du, gainera, zein garrantzitsua den «nerabeentzat propio idaztea» nahi bada, eta badirudi nahi dela, haiek liburuei atxikitzea eta irakurle bilakatzea. «Pertsonaiekin eta istorioekin identifikatzen badira, eta engantxatzen badira, jarraituko dute irakurtzen», esan du.

Leer información completa en el sitio web de la fuente