Iņigito Txapelpunk crea la banda sonora de las nuevas generaciones
- Fecha12 de Mayo
- Temática Música
Estetika apurtzaile eta indartsua dute ‘Ipuin hunkigarriak’ (Denonartean) ipuin liburu musikatuko protagonistek. Punk eta rockaren ukitu nabaria baitu Iñigito Txapelkunek haurrei bideratutako proiektuaren bigarren emaitza honek. Eta gaztetuta dabil lekeitiarra, belaunaldi berrien bizigarriari esker.
2018 urtean jaio zen ‘EH Magikoa’ proiektua. Haurrei zuzendutako ipuin eta kantak elkar josita, Euskal Herriko geografian eta mitologian garatutako mundu magiko bat eraikitzen dabil ordutik bere Lekeitioko etxeko estudioan Iñigito Txapelpunk.
Ordura arte punkari eta rockari lotutako ibilbideari erabateko norabide aldaketa emanez, eta 50 urte bete dituenean, haurtzarora egiten ari den itzulera bidaiari esker, sormenak eztanda egin ei dio. Datu bat: Denonartean argitaletxeari proiektua aurkeztu zionean, hogei ipuinetatik gorako multzoa bidali zion.
Proiektuaren lehen emaitza ‘Gabonetako ipuinak’ (2020) izan zen –«Gabonetan egin genituen aurkezpen kontzertuetan, izugarria izan zen: dena sould out», musikoaren hitzetan–; eta orain asmoaren bigarren urratsarekin dator. ‘Ipuin hunkigarriak’ ipuin liburu musikatuan osagai hauek elkartu dituzte: hiru ipuin (Mendexan, Lekeition eta Larrabetzun kokatutakoak), hamar kanta (liburuan bertan, disko baten itxura duen ikurtxoen bidez, cedean datozen kantak noiz entzun behar dituzten zehazten zaie irakurleei) eta Irati Merinoren ilustrazio alaiak.


