Para sumergirse en las vivencias de los jóvenes

  • Para sumergirse en las vivencias de los jóvenes
berria.eus

  • Fecha20 de Abril
  • Temática Literatura

Jasone Osororen, Oihana Iguaranen eta Jordi Sierra i Fabraren eleberriekin abiatu du Elkarrek Traola, bereziki gazteei zuzendutako bilduma

Jasone Osororen Festa, Oihana Iguararen Hormak eta Jordi Sierra i Fabraren Malkoak euritan. Hiru eleberri horiekin eman dio hasiera Elkar argitaletxeak Traola sail berriari. Oso istorio desberdinak kontatzen badituzte ere, gazteak eta haien bizipenak dituzte hirurek protagonista. «Horrek ez du esan nahi gazteei bakarrik zuzendutako liburuak direnik, baina, ziur aski, gazteak sentituko dira istorio hauetatik hurbilago», Antxiñe Mendizabal editorearen hitzetan. Traola hitzak bi adiera izan ditzakeela ere azaldu du: sare sozialetan hitz gako bati ikusgaitasuna emateko baliatzen da, batetik; eta arrantzan haria biltzeko tresna ere bada, bestetik. Hitz horren pean bildutako lanek oihartzuna izatea nahi lukete, baita irakurleak istorioen arrantza sareetan harrapatuta geratzea ere.

Igerilekuaren metafora baliatu du Osorok bere liburua azaltzeko. «Neurri batean, horixe da Festa: bizitzak tranpolin baten gainean jartzen zaitu, eta behera begiratzen duzu, igerilekura, eta kristoren bertigoa sentitzen duzu, baina hala ere, ezin duzu atzera egin, eta salto egin behar duzu». Hain zuzen, igerilekua du ardatz istorioaren lehen zatiak, eta igeri egitea bigarrenak. Ikasturte amaieran, gazte batzuek beren etxeko igerilekuan antolatu duten festara joango dira Andrea eta Sofia, 16 urteko bi neska. Elkarrengandik oso ezberdinak dira, baina lagun minak ere bai. «Andrea oso neska errebeldea da, loturak batere gustatzen ez zaizkiona; Sofiak, berriz, gurasoen babesa behar du hegan egiteko, eta heldu egiten hasteak bertigoa ematen dio». Festaz gozatuko dute biek, jolas egin, gauza berriak probatu, «bizitzan dena erraza izango balitz bezala, kezkarik ez balego bezala». Mutil batekin sexu harremanak izan, eta haurdun geratuko da Sofia.

Leer información completa en el sitio web de la fuente