Ana Urkiza: "El euskera es central, único, pero la cultura vasca es más que eso, por suerte"

  • Ana Urkiza:
deia.eus

  • Fecha19 de Abril
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura

"Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago?" galdera planteatuta, Ana Urkizak 'Garen hori' saiakera kaleratu du zortzi sortzaile eta zortzi aditu elkarrizketatuz

Borondatea, kalitatea, elkarlana, ahozkotasuna, euskara eta euskal kultura, konpromisoa... Hitz potoloak agertu zaizkio Ana Urkizari elkarrizketen bidez egin duen ikerketan. Balioak trantsizioan daudela ondorioztatu du idazleak, eta, berriak zehazten ez diren artean ezinegonean mugituko garela. Horrela, orainean ziurtasunak bilatzeko gonbita egiten du, eta, horrekin batera, tradizioatik at bide berriak bilatzen ari direnei oztopoak ez jartzeko beharra azaleratzen du bere saiakeran. Baina, bereziki, hausnartzeko premia dagoela nabarmentzen du.

Noiz hasi zinen 'Garen hori' libura jorratzen?

—Liburua 2017ko abenduan hasi nin-tzen idazten. 2020an, maiatza inguruan, bukatzeko asmoa nuen eta halaxe izan zen. Pandemiak azken hiru elkarrizketak harrapatu zizkidan. Esan daiteke gehiengoa pandemia aurrekoa dela. Anekdota bezalaxe komentatu dezaket elkarrizketa bat telefonoz egin behar izan nuela eta beste bi Zoom bidez. Gainontzekoak aurrez aurre egin nituen.

Uste duzu ondorioak ezberdinak izango liratekeela elkarrizketa denak pandemiaz geroztik egin izango bazenitu?

—Elkarrizketak behintzat ez ditu pandemiak baldintzatu eta esango nuke elkarrizketatuek esan duten horretan ere ez duela eraginik izan. Egia da elkarrizketak ere denboraz nahiko aurretik prestatuta nituela eta beraiei ere aldez aurretik bidali nizkiela.

Euskara bidegurutzean dagoela argudiatu zuen Kike Amonarrizek bere saiakera baten. Ondoren, pandemiak bidegurutzean dagoenaren ideia sendotu duela gaineratu. Zuk balioak trantsizioan daudela ondorioztatu duzu, osasun krisiak ideia hori sendotu al du?

—Euskararen kasuan pandemiak beste egoera batera eraman gaitu, batez ere Euskaraldiaren inguruan. Hor agertu da euskara era naturalean praktikatu ezin duten herritarren egoera etab. Hor bai egon da aurreko egoera bat, bitarteko bat eta ondoko bat. Balioen kontua ez dut esango sakonagoa denik, baina beste kutsu batetako gaia da. Trantsizioaz hitz egiten dugunean, trantsizio hori aurretikoa da eta bitartean ere somatzen ari gara.

Leer información completa en el sitio web de la fuente