El grupo de música seda presenta 'The Belly', un disco con nueve canciones de rock
- Fecha15 de Abril
- Temática Música
Seda musika taldeak ‘The Belly’ rock diskoa aurkeztu du Bilbon. Virginia Fernandez abeslariak bultzatutako proiektua da eta, nabarmendu duenez, bere «kezka musikal eta artistikoak jasotzen dituen aterki bat bezalakoa» da.
Hainbat urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí edo Doctor Deseo bezalako proiektuetan parte hartu eta gero Virginia Fernandezek Seda proiektuari ekin dio azken urtean. Egitasmo berri honen lehen diskoa aurkeztu du asteazken honetan Bilboko Power Records dendan eta NAIZ-ekin egon da hitz egiten talde berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Fernandezek azaldu duenez, hiru urte inguru zeramatzan musika mundutik aldenduta eta bere bizitza pertsonalean zentratuta. «Denbora batez, zenbait kolaborazio eta proiektu errefusatu nituen, atsedena behar nuelako. Handik gutxira, gitarra hartu eta abestiak egiten hasi nintzen, baina inolako helbururik gabe. Konturatu nintzenean banituen abesti batzuk, eta musika munduko jendeak animatu ninduen zeozer grabatzera. Horrela hasi zen proiektu berri hau», azaldu du.
Baina Fernandezez gain, musika munduko beste erreferente handi batzuk ere baditu taldeak: Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas) eta Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarretan.


