Jon Kortazar recupera la poesía social de Aresti en "Harriaren zikloan"

  • Jon Kortazar recupera la poesía social de Aresti en
naiz.eus

  • Fecha12 de Abril
  • Temática Literatura

‘Harri eta herri’ (1964), ‘Euskal harria’ (1967) eta ‘Harrizko herri hau’ (1970) liburuen argitalpenak benetako iraultza eragin zuen Euskal Herrian. Visor argitaletxeak Gabriel Arestiren poesia soziala jasotzen duen ‘Harriaren zikloa’ liburua argitaratu du Jon Kortazarren eskutik.

Gabriel Arestik 1964an euskal letren mundua irauli zuen ‘Harri eta herri’ argitalpenarekin. 1967an ‘Euskal harria’ etorri zen. Eta 1970ean trilogia ixten duen testu poetikoa argitaratu zuen, ‘Harrizko herri hau’, oin-oharrean harriaren zikloa osatzen duen laburpena eskainiz: «Lehen protestatu, / gero kontestatu, /orain detestatu».

Visor argitaletxearen ‘Harriaren zikloa’ lanak sinbolismotik urrundu eta Arestik abiarazitako poesia sozialaren poema esanguratsuenak biltzen ditu. Antologia elebiduna, non gaztelaniazko bertsioak egilearenak diren, Arestik itzulpenik gabe argitaratu eta geroago Jon Juaristik itzuli zuen ‘Harrizko herri hau’ izan ezik. Hitzaurrea idatzi eta edizioaz arduratu da Jon Kortazar katedraduna.

Berrikuntza guztiak sartu eta zabalkunde zabala duen argitaletxean publikatzea erabaki zutela dio Kortazarrek, «hutsune» batetik abiatu baitziren: «1979an Arestiren liburu bat atera zuten, eta hitzaurrea oso txarra zen. Adibidez, esaten zuen Arestik gaizki egin zuela euskaraz idazten zuelako, euskara ez zelako gai garaiko gizartea agertzeko».

Leer información completa en el sitio web de la fuente