El durangués Gorka Pagonabarraga gana el Premio Osinalde
- Fecha6 de Abril
- Temática Artes escénicas
Sei bertsolarik kantau dabe Gabiriako finalean.
Ezohiko lekuan jokatu da bertsolari gazteen lehiaketa ospetsuenetako bat dan Osinalde Sariko finala, Gabiriako Andra Mari eleizan hain zuzen. Pandemiak behartu ditu antolatzaileak ohiko soziedadearen epeltasuna itxi eta agertoki barrira joatera. Gorka Pagonabarraga durangarra izan da sari nagusiaren irabazlea; publikoaren saria Ane Zuazubiskar arrasatearrak eskuratu dau; eta bertsorik onena Urko Arregi oñatiarrak botatako bat izan da.
Sei finalistak jokatu dabe Osinalde Sariko finala. Goierri aldean aurreko asteetan jokatutako beste hiru sariketatako onenak sailkatu dira azken saiora, Aztiri, Osinberde eta Argi-Berri sariketetakoak. Honeek izan dira: Aroa Arrizubieta, Urko Arregi, Ane Zuazubiskar, Ibai Amillategi, Unai Izagirre eta Gorka Pagonabarraga.


