Mikel Taberna publica el libro de poemas "Arkanbele kantak", una forma de disfrutar de la vida
- Fecha24 de Marzo
- Temática Literatura
Mikel Taberna idazle lesakarrak bidaia geografiko eta bital bat proposatu du Susarekin argitaratutako ‘Arkanbele kantak’ poema liburuan. Bere erretorikatik memoria kolektibora doan lanean Bidasoaldeari, 36ko gerrari edo ijitoei egiten die kantu arkanbeleak, besteak beste.
Mikel Tabernak ‘Arkanbele kantak’ (Susa, 2021) poema liburua aurkeztu du asteazken goizean, bere iragan zein argitaratutako aurreko lanen ispiluetako isla-puskak gaur egunera ekarriz osatu duen idazkia.
Hortik dator izenarekin lotura, erretorika esan nahi baitu ‘arkanbelearen kanta’ esamoldeak, jada esandako horretara behin eta berriz itzultzen den intsektu setatsua; nork berea duena, Tabernak ere bai.


