Izaskun Arandia:«Desde la mirada de las mujeres se cuentan historias muy hermosas»
- Fecha24 de Marzo
- Temática Audiovisual
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta irakasle. Ikus-entzunezkoen barrunbeak ongi baino hobeto ezagutzen ditu Izaskun Arandiak. Sektorean emakumeek duten presentziaz eta izan beharko luketenaz aritu zaigu, eta bide batez bere ibilbidea gogora ekarri dugu kultur tartean.
'Non dago Mikel? dokumentalarekin banaketak eta martxoa amaieran estreinatuko den 'Ni naiz naizena' websailaren zuzendaritza eta ekoizpen lanetan eman ditu azken boladan lan ordu gehienak Izaskun Arandiak. IZAR Films ekoiztetxeko sortzaile, Amaia Merinok eta Pituk zuzendutako lana esku artean izan zuen lehen unetik jakin izan zuen primerako materiala zela. Hala ere, aurrikusitako arrakastaren langa hautsi du lanak Arandiaren esanetan: «Euskal Herrian harrera beroa izango zuela pentsatzen nuen, baina Espainian halako jarraipena izango zuenik inondik inora ere ez».


