Donostia Kultura pondrá a la venta publicaciones cinematográficas online

  • Donostia Kultura pondrá a la venta publicaciones cinematográficas online
zinea.eus

  • Fecha22 de Marzo
  • Temática Audiovisual

Donostia Kulturako sarrera-salmenten webguneak espazio berri bat du, Donostia Kulturak bere historian zehar kaleratu dituen zine-argitalpenak salgai jartzeko. Eskuragarri daude jada, horietako asko prezio eta eskaintza berezian.

1988az geroztik Donostia Kulturak ehundik gora zinema-argitalpen editatu ditu: Nosferatu aldizkaria (56 zenbaki), gerora izen bereko liburu-bildumak ordezkatuko zuena (orain arte 17 zenbaki gaztelaniaz eta 8 euskaraz); Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak bilduma propio gisa argitaratutako 15 liburu; eta beste hainbat argitalpen eta katalogo. Bada, horiek guztiak ohiko irakurleez harago gizarteratu, eta sarean jarri dituzte eskuragarri.

Donostia Kulturaren webgunean ikus daiteke zerrenda osatua, eta bertatik gauzatu daiteke ere erosketa. Online salmenta-gune berri honen irekierarekin batera, iragarri dute prezio berezian eskainiko dituztela atzeratutako hainbat argitalpen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente