Marina Lameiro: "Cuando tienes pasión es fácil vincularla con la locura; yo quería alejarme de ahí"

  • Marina Lameiro:
naiz.eus

  • Fecha12 de Marzo
  • Temática Música, Audiovisual

Berri Txarraken agurrak eragindako olatua film batean jasotzeko erronkaren aurrean kokatu zen Marina Lameiro (Iruñea, 1986) eta bere lanaren emaitzak espektazio handia sortu du. Estreinaldiaren atarian, sortze prozesuaz hitz egin digu, pasioz betetako bidaia baten kontakizuna egiteak dakarrenaz.

Dardara. Oso ondo definitzen du Berri Txarrak taldeak bere ibilbidean zehar askotan eragin izan duena. Nola iristen zara proiektu honetara?

Ideia haiena izan zen, azken kontzertua iragarri zutenean zaleen erreakzioa ikusita. Pentsatu zuten film bat egitea zaleei buruz, beraien inguruan sortzen den guztia erakutsiz. Omenaldi bat egin nahi zieten, 25 urtez ondoan izateagatik. Orduan nigana jo zuten, ideia asko gustatu zitzaidan eta askatasuna eman zidaten abiapuntu horretatik hasita nahi nuena egiteko. Esan nien ekoiztetxe handi bat beharko genuela. Proiektu honek mundu osoan zehar bidaiatu behar zuen eta horrek baliabideak eskatzen ditu.

Dardararen kontzeptua zuk bilatu duzu edo denborarekin etorritako zerbait da?

Denborarekin iritsi da. Txarra naiz izenburuetarako, oso zaila egiten zait. Hasieratik, proiektu honek izenburu ugari izan ditu. Navarra Arenan egin zuten azken kontzertuan teaser moduko bat aurkeztu zuten eta hor beste izenburu bat zeukan. Ikusi genuen eta ez zitzaigun gustatu. Dardara izan zen azkeneko momentuko zerbait; Gorka Urbizurekin pentsatzen genituen gauzak eta ikusi genuen honek biltzen zuela dena.

Eztanda guztiaren osteko erreakzioa bezala...

Hori da.

Filma «Ikusi Arte» biran zentratuta dago, oso intentsoa izan zena. Herrialde eta kontinenteak igaro zituen. Zer zen zuk adierazi nahi zenuena?

Film honetan nik gehienbat erreakzioz egin dut lan. Nire aurreko filmean denbora luzez lan egin nuen gidoian, esan nahi nuen horretan. Kasu honetan, aldiz, batera egin dudan gauza bat izan da. Egia da gauza asko irakurri nituela Epikuroren filosofiari buruz, baita momentuan presente egoteari buruz ere, budismo tibetarretik datozen kontzeptuak... gaur egun modan dagoen mindfullness hau baino askoz atzeragotik datorrena. Zoriontasunaz, zer gutxi behar duzun askotan zoriontsu izateko... Kontzertu batean zer gertatzen da? Jendea dagoela komunio moduko batean, eta momentu horretan ez dago beste ezer. Konektatzen duzunean eta benetan hor zaudenean disfrutatzen, ez duzu beste ezertan pentsatzen. Hori oso interesgarria iruditzen zitzaidan.

Niretzako ere oso garrantzitsua zen ez erakustea zalean irudi estereotipiko bat. Zalea esan eta burura datorkizuna da nerabe eroa, oihuka... Eta ez da hori. Zalea izatea da pasioa eta horrek ez du zertan eromena izan behar. Zerbaitegatik pasio handia daukazunean erraza da eromena irudikatzea, baina nik horretatik aldendu nahi nuen guztiz.

Leer información completa en el sitio web de la fuente