Creado en Etxebarri una beca de apoyo a artistas y colectivos de artistas de Bizkaia

  • Creado en Etxebarri una beca de apoyo a artistas y colectivos de artistas de Bizkaia
    Mar de Dios bilbotarra izan da Etxebarriko artista eta kolektiboentzako lehen bekaren irabazlea // Etxebarriko Udala
geuria.eus

  • Fecha18 de Febrero
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual

Bizkaiko eta Etxebarriko artistak eta artisten kolektiboak lagundu nahi ditu Etxebarriko Udalak, eta horretarako beka bat sortu du. Helburua da 2.000 euroko diru-laguntza ematea, edozein diziplina artistikotan -musika, pintura, eskultura, bideoartea, literatura, dantza, instalazioa edota grabatua- proiektuak garatzen laguntzeko. Aurten, lehenengo urtean, Mar de Dios zeramikari bilbotarrari (Bilbo, 1992) eman diote beka, ‘Kata’ proiektuagatik. 2021ean zehar arte-plan bat garatu beharko du artista bilbotarrak eta 2.000 euroko sariak plan artistikoa gauzatzen lagunduko dio. Aurreikuspenen arabera azaroan erakusketa bat egingo du Etxebarrin. Gainera, udalerrian beste obraren bat egiteko aukera aztertzen ari dira udal ordezkariak eta artista bera.

‘Kata’ proiektuan urtebete baino gehiago darama lanean artistak. “Proiektua kata hitz japoniarretik abiatzen da. Honen itzulpena zigilua, patroia edo moldea da. Eta, esan ohi denez, kata bat exekutatzean, funtsezkoa da bere esanahia inoiz ez zalantzan jartzea, errepikapen infinituaren bidez esanahia dardara eta substantzia lortzen hasten baita”, dio de Diosek. Hautemate honetatik abiatuta, artista bilbotarrak molde eta matrize beretatik ateratako pieza batzuk garatzen ditu, “konposizioan aldaketa txikiak edo handiak eginez”, dio.

Bekaren lehenengo deialdiak hamaika eskaera jaso ditu, eta epaimahaiak -Udaleko teknikariak, Kepa Garraza artista eta Haizea Barcenilla Artearen Historian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Lagundua- Mar de Diosen proiektua saritu du. Bilbotarrak EHUko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen eta Zeramikako Masterra egin zuen. Era berean, Arte Ikerketako Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. “Manisesen Nazioarteko Bienalean (2017ko Ohorezko Aipamena), Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta bisualetako Beka (2018) eta Open to Art (Officine Saffi Galeria, Milan, 2019) parte hartu du”, diote udal ordezkariek.

Bizkaian erroldatutako 18 urtetik gorako artistei eta artisten kolektiboei bekak emateko deialdia onartu zuen lehen aldiz Etxebarriko Udalak iazko irailean. “Bizkaian sorkuntza artistikoa sustatzen laguntzeko sortu dugu beka, eta asmoa da etxebarritarrei nolabaiteko lehentasuna ematea”, diote udal ordezkariek. Hego Uribe eskualdean, Otaola Beka ematen du Basauriko Udalak eta Otaola familiak 1990etik. Beka horren helburua da EAEko prestakuntza artistikoa sustatzea eta arte plastiko eta bisualen eremuan sormena bultzatzea.

Leer información completa en el sitio web de la fuente