Aitor Bengoetxea: "Hemos sido señalados desde pequeños, pero hemos roto esos estereotipos"

  • Aitor Bengoetxea:
naiz.eus

  • Fecha17 de Febrero
  • Temática Música

Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista dela esan genezake Bengori buruz (Oiartzun, 1997). Break dantzaria eta abeslaria da eta, musika sarera igotzen sei-zazpi urte badaramatza ere, «4 Taupada» izeneko albuma du estreinako lana. Kultura horren baitan mugitzen den arren, oso zaila da Bengoren musika estiloa definitzen.

Gauzak serio hartu nahi zituela-eta, “4 Taupada” izeneko albuma kaleratu berri du Aitor Bengoetxea Bengok. Sei edo zazpi urte zeramatzan musika sortzen, baina aurretik egiten zuen guztia bere kontura sortu, eta sarera lagunek ikusteko asmoz baino ez zuen igotzen. «Duela urtebete serioago jarri nintzen ‘Rockstar’ izeneko kantuarekin eta hortik aurrera Bengo bezala aurrerapauso bat eman nahi izan dut eta albuma kaleratu dut», kontatu digu oiartzuarrak.

Diskoari irekiera ematen dion “Nerekin” kantuan maitasun istorio baten bueltan badabil ere, mezua ez da maitasun istorioaren inguruan, norbere burua maitatzearen garrantziaz ari baita. «Norbait maitatzeko, lehendabizi norberak bere burua maitatu beharra duela esan nahi izan dut kantu horretan. Askotan gertatzen da harreman toxikoetan norberaren burua maitatzeari uztea eta hori islatu nahi izan dut. Gaurko ikuspegitik hori nola bizi izan duen askok», azaldu du Bengok.

Leer información completa en el sitio web de la fuente