Fallece Maite Etxemendi-Axiari, organizadora del festival Errobi

  • Fallece Maite Etxemendi-Axiari, organizadora del festival Errobi
berria.eus

  • Fecha12 de Febrero
  • Temática Artes escénicas, Música

Lapurdiko kulturako izen ezaguna zen: besteak beste, Ezkandrai elkarteko lehendakaria zen, eta baita Buhamiak emakumeen koruko kidea ere. Ekintzaile feminista garrantzitsua ere izan zen. 72 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz.

Lapurdiko kulturgintzak eta feminismoak kide behinenetariko bat galdu zuten atzo: Maite Etxemendi-Axiari. Ekintzaile ezpeletarra 72 urterekin hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Kultur arloari dagokionez, Ezkandrai elkarteko lehendakaria izan zen, eta, horrenbestez, Itsasun (Lapurdi) antolatzen den Errobi festibalaren eta Baionako Etiopikoak egitasmoaren antolatzaileetako bat; Gerezien denbora pastoralean ere esku hartzea izan zuen.

1968ko maiatzaz geroztik, feminismoari atxiki zitzaion, eta, kulturan arloan nola, ekintzaile feminista gisa ere aztarna utzi zuen Iparraldean. Bi bideak batu ahal izan zituen, esaterako, Buhamiak koruan: soilik emakumezkoek osatutako abesbatza da, eta Etxemendi-Axiari hamabost urtez izan zen bertako kide.

Leer información completa en el sitio web de la fuente