Hesian dice adiós para siempre

  • Hesian dice adiós para siempre
naiz.eus

  • Fecha18 de Enero
  • Temática Música

Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, Hesian taldeak bere agurra iragarri du sare sozialen bidez. Zortzi disko kaleratu ditu denbora honetan eta hamaika kontzertu eskaini.

«Hasiera guztiek bere amaiera dute, eta orain guri, kantuz, izerdiz, maitasunez, borrokaz, barrez eta malkoz jositako istorio honi amaiera ematea dagokigu».

Horrelaxe iragarri du Hesian taldeak Facebook-eko bere orrialdean bere hamabost urteko ibilbidearen amaiera. Honakoa ez zela imaginatzen zuten itxiera onartu dute taldekideek. «Bestelakoa irudikatzen genuen, baina errealitateak nahi baino gehiago lotzen eta mugatzen gaitu», aitortu dute. Horregatik, «tristuraz beteta» jakinarazi dute ezingo dutela «merezi duzuen eta nahi genuen despedidarik egin».

Urtarrilaren 9an Bilbon eskaini zuten kontzertuan «sekretu handi baten zama» eraman zuten beren baitan. «Berezia izango zela esan genizuen, azkena izango zela bagenekielako», aitortu dute.

Egindakoarekin «harro», emandakoarekin «pozik» eta «jasotako guztiarekin zoriontsu» daudela nabarmendu du Hesianek. «Musika sortu eta partekatu dugu. Musikak batu gaitu, barruak hustu, bihotzak bete, eztarriak urratu, arimak biluztu eta hegalak astindu!», azaldu du bere oharrean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente