EH Bildu propone una ponencia parlamentaria para elaborar un «estatuto vasco del artista»

  • EH Bildu propone una ponencia parlamentaria para elaborar un «estatuto vasco del artista»

  • Fecha13 de Enero
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura

Uste du premiazkoa dela arau propio bat izatea, gutxieneko lan baldintzak bermatu eta sormena erraztu ahal izateko. 

EH Bilduren iritziz,  premiazkoa da Artistaren, Sortzailearen eta Kultur Langilearen Euskal Estatutua sortzea, eta Eusko Legebiltzarrean hori diseinatu edo onartuko lukeen lantaldea eratzea proposatu du. Goizean erregistratu du legez besteko proposamena. EH Bilduren ustez, arauak «pluraltasunean, adostasunaren eta parte hartze zabalaren emaitza» izan beharko luke, bai alderdi politikoen aldetik eta bai sektoreko eragileen aldetik ere, «eta ez Jaurlaritzaren erabaki bertikal bat». Izan ere, Eusko Jaurlaritzak estatutua sortzeko borondatea agertu zuen legealdiaren hasieran, baina gaur-gaurkoz ez du ezer aurreratu asmo horren inguruan. 

Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak gogorarazi du dagoeneko badela Espainian artisten estatutu bat, baina iritzi dio «ezinbestekoa» dela arau propio bat izatea, besteak beste, kultur jarduerari eragiten dioten «berezitasunak» daudelako hemen, izan zerga sistemari lotutakoak edo kultura arloko eskumenei dagozkienak.  

Estarronak uste du, baina, lantaldea eratzeko baldintza guztiak betetzen direla: batetik, Jaurlaritzak berak ere arau horren beharra ikusten duelako, eta, bestetik, «kultur ekosistemako eragileek prest daudelako parte hartze zabala bermatuko duen espazio batean ekarpenak egiteko». Haren iritziz, hain zuzen ere, legebiltzarrean lantalde bat eratzea formula aproposa izan daiteke alde guztien ekarpenak jasotzeko. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente