Mikel Begoña e Iñaket han creado un cómic de espionaje titulado 'Hélice', utilizando algunos datos históricos que dejó la Primera Guerra Mundial en Bizkaia

  • Mikel Begoña e Iñaket han creado un cómic de espionaje titulado 'Hélice', utilizando algunos datos históricos que dejó la Primera Guerra Mundial en Bizkaia
    Komikiko irudietako bat. IÑAKET
berria.eus

  • Fecha29 de Diciembre
  • Temática Literatura

«Ze kristo?». Itzal zehaztugabe erraldoi bat ontzi azpitik pasatzen igarri du lehenik arrantzaleak Plentziako badian (Bizkaia). «Balea ote da?». Baina olatu batzuk altxa dira berehala, eta zarata mekaniko bat hasi da gero. «Rururururururu». Urari begira dago jadanik. «Ru?». Eta, ohartzerako, ia lehertu dio ontzia itsaspeko alemaniarrak, matxuratutako helizea konpontzeko misio sekretuan azaleratu denean, baina hasierako sustoa gorabehera, sakonean, neurrikoa baino ez da arrantzalearen harridura. «Aditu, koño!! Ia-ia hondora bota nauzue!». Ezin bestela izan. Bizkaiko kostaraino heldu ziren Lehen Mundu Gerrak nahasitako itsasoko urak, eta, hain zuzen ere, sasoi hartan eta Bizkaiko kostan kokatu dute horregatik Helize espioitza komikia (Harriet) Mikel Begoña gidoigileak eta Iñaki Martinez Iñaket marrazkilariak. Aldi berean eman dute argitara euskaraz eta gazteleraz.

«Banekien Plentzia inguruan urpeko ontziak ibili zirela Lehen Mundu Gerran, eta hortik tiraka hasi nintzen». Begoñak dioenez, lehen abiapuntu horretatik hasita, geruzaz geruza joan da lana osatzen. Matxuratutako helizea konpontzeko Euskal Herrian geldialdia egin behar duen itsaspeko alemaniar bati buruzko «istoriotxo labur bat» egin zuen lehenik, eta oinarri horren gainean joan ziren gero kontakizuna aberasten. «Saiatu naiz kontakizun sinple bat ematen irakurleari, abentura batzuekin, baina sakondu gura duenari ere sakontzeko aukera uzten».

Erabat asmatutakoa da istorioa, baina benetakoa da abiaburu duen espioiz eta tentsioz betetako giroa, eta, horregatik, bata bestearen atzetik ematen ditu datu historiko zehatzak gidoigileak, azalpenetan murgildu ahala. Zehatz gogoratzen ditu Eusko Alderdi Jeltzalean sasoi hartan izan ziren eszisioak, sakon azaltzen du du lehenik alemaniarrekin eta gerora Francorekin kolaboratu zuen Austriako kontsularen historia, eta fresko ditu buruan sasoi hartan itsas gatazkei buruz idatzitako kronika sorta bat ere. Eta, hain zuzen ere, han-hemenka jasotako hari erreal horiek guztiak txirikordatuz sortu dute komikia.

Leer información completa en el sitio web de la fuente