"Sed quia sua", nuevo trabajo de Iñaki Segurola
- Fecha23 de Diciembre
- Temática Literatura
Iñaki Segurolak 'Sed quia sua' eman du argitara. Oteizaren 'Quousque tandem...!' liburua hartu du oinarri, baina harritik ez baizik hizkuntzatik abiatu da, zer dioen antzeman nahian.
Liburu «aurkezgaitza», «deskokatua», eta 50 bat urteko atzerapenarekin datorrena. Hitz horiek erabili zituen, besteak beste, Iñaki Segurolak Sed quia sua saiakera aurkezteko. Haren liburu berriaren aleen aldamenean, Jorge Oteizaren Quousque tandem...! lanaren (1963) ale zahar bat jarri zuen mahiaren gainean, eta ez alferrik. «Olgetan-benetan esanik, Sed quia sua da Quousque tandem...! euskaratik», laburbildu zuen. Erein argitaletxeak plazaratu du idazlearen lan berria.
Segurolak beharrezko jo zuen bere lana aurkeztu aurretik Oteizarena azaltzea. «Konturatu naiz jendeak ez duela ezagutzen. Oteizaren izena hor dabil airean, baina esango nuke 50-60 urtetik beherako jende oso gutxik irakurri duela Quousque tandem...!, kenduta Arte Ederretako ikasleak edo orotariko frikiren batzuk».


