Hip hop en euskara: 20 años, 20 discos
- Fecha23 de Diciembre
- Temática Música
Selektah Kolektiboak 2000. urtean atera zuen lehen diskoa, eta lan hori jo ohi da euskarazko lehen hip-hop lantzat. Hogei urtez adarkatuz eta egonkortuz joan da estiloa, eta mugimendu horren parte diren bi kidek, Odei Barrosok eta Eneko Axpe 'Maisha MC’-k, hogei diskotan laburbildu dituzte euskarak rapean eman dituen bi hamarkada horiek BERRIArentzat.
The Sugarhill Gang taldearen Rapper´s Delight izan zen kaleratutako lehenengo hip- hop diskoa, 1979an. 21 urte pasatu ziren euskarazko lehenengo hip-hop diskoa agertu zen arte, 2000. urtean: Selektah Kolektiboa taldearen izen bereko lehen lana. Beraz, jaun-andreok, 2020 annus horribilis honetan euskarazko hip-hoparen hogeigarren urteurrena ospatzen dugu.
Historia guztietan bezala, historiaurre bat ere egon zen. Ipar Rap Eroak eta Negu Gorriak taldeak raparekin flirtean aritu ziren 90eko hamarkadan, baina rock taldeak ziren, azken batean.


