Paco Etxebers: «Nahi nuke diskoa entzutearekin inarrosaldia biltzea entzuleak»

  • Paco Etxebers: «Nahi nuke diskoa entzutearekin inarrosaldia biltzea entzuleak»
Argia

  • Fecha18 de Diciembre
  • Temática Música

Planeten lerroa bigarren bakarkako diskoa atera berri du Paco Etxebers baxenabartarrak. Entzun bezain laster hitzordua jarri dugu, azken sorkuntza honetaz eta orokorkiago kantari eta musikari gisa duen ibilbide luzeaz solastatzeko. Inondik ere xerkatzen ez duen aipamentxoa merezi duelako sare sozialetatik eta komunikabideetatik urrun hobeki bizi den artista honek.

Bakarkako bigarren diskoa atera berri duzu. Garai berezi honetan sorturiko kantuak dira?

Bada denetarik. Euskaraz diren kantuak berriak dira, joan den urtekoak. Ingelesezkoak aldiz zaharrak dira, hamar hamabost urte dituzte, orain arte maketa moduan nituen, jogurtak ziren, hau da, hitzik gabekoak, eta joan den urtean azken ukituak eman nizkien.

Zer dela eta argitaratu dituzu orain duela hamabost urteko kantuak?

Hauen gisara baditut beste anitz esku artean eta badakit noizbait erakutsiko ditudala. Lehen diskoarentzat egindako maketan banituen 60 kantu. Kondatu genituen eta baziren 60! Hauetarik hamar hautatu genituen diskoan grabatzeko. Oraindik anitz gelditzen dira, oraindik zirriborro.

Leer información completa en el sitio web de la fuente